XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Liseriketa.

SARRERA.

Irakur ezazu arreta biziz bi edo hiru bider sarrerako testua eta idatz itzazu testu horretatik ateratzen dituzun ideiak; apuntatu baita zeure hiztegian topatzen dituzun hitz ezezagunak ere.

Elikaduraren bidez gure gorputzaren zati bihurtzen diren substantziak lortzen ditugu.

Horregatik garrantzi handia du elikadura hori osotua, konpletoa izateak, bai behar bezala hazteko eta baita gure organismoaren desgastea berritzeko ere.

Gainera, janariaren bidez, iharduera desberdinak egiteko (jolastu, korri, ikasi, etab.) behar-beharrezko energia lortzen dugu.

Gure organismoan sartzen ditugun janariek, probetxatuak izateko, aldaketa-multzo oso bat jasaten dute, geroxeago unitate honetan bertan ikusiko dugun bezala.

Janaria birrintzeko edo murtxikatzeko prozesua ere oso garrantzitsua da.

Horregatik murtxikapenak erabatekoa eta kontzientziaz egina izan behar du; janariak ez dira irentsi behar ongi xehatu eta listutan busti arte.

Eta jakina, horretarako hortz-hagin guzti-guztiek sano egon behar dute.

Gero janari horiek, gure organismoak bereganatu ahal izateko, aldaketa-sail bat jasaten dute, eta horretxetaz arduratzen dira gure urdaila eta gure hesteak.

Oharra: Saia zaitez informazioa bilatzen 1. Gida egin behar duzunerako.